Sarrerak Portorako
Inskripzioa: 2014ko urriaren 2tik, ostegunean, 12:00etatik, urriaren 5era arte, igandean, 20:00etara.Zozketa: 2014ko urriaren 6an, astelehenean,…
Inskripzioa: 2014ko urriaren 2tik, ostegunean, 12:00etatik, urriaren 5era arte, igandean, 20:00etara.
Zozketa: 2014ko urriaren 6an, astelehenean, 17:00etan
Athletic Clubek 45€ko 2.500 sarrera izango du UEFA Champions Leagueko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldiari dagokion partidarako, FC Portoren aurka, urriaren 21ean, 20:45ean HEC ordua (19:45ean bertako ordua) Portoko Estadio do Dragaon. Kopuru horretatik 2.200 izango dira Athletic Clubeko bazkideontzako.
Gainerako sarrerak Klubeko Bidaia Agentziaren zein kirol- eta instituzio- konpromisoetarako eta Athletic Clubeko babesleentzako izango dira.
INSKRIPZIOA NOLA EGIN:
Klubeko web orrialdean, www.athletic-club.net , egongo den sarrerak eskatzeko formularioa betez, 2014ko urriaren 2ko, ostegunean, 12:00etatik, urriaren 5eko, igandean, 20:00etara arte.
Inskripzioa osatzeko, ezinbestekoa izango da Erabilera Baldintzak, Zozketaren Oinarriak eta Terminoak eta Baldintzak irakurtzea eta onartzea. Arestian aipatu direnak bazkideontzako eskuragarri egongo dira Web Ofizialean (www.athletic-club.net).