Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Aritz Aduriz: Entrenamendua utzi behar izan du bere eskuin hankako adduktorean ondoeza sentitu eta gero….

Aritz Aduriz: Entrenamendua utzi behar izan du bere eskuin hankako adduktorean ondoeza sentitu eta gero. Froga osagarriak egin zaizkio eta horren arabera lesio arina antzeman zaio. Bilakaeraren zain.

Ager Aketxe: Eskuin oineko bigarren behatz-hezur proximalaren haustura. Fisioterapia jasotzen ari da eta berregokitze lana egiten segitzen du ezarritako epeetan.

Unai Bustinza: Haustura eskuin hankako adduktore nagusian. Bere sendatze prozesuaren azken fasean dago eta datorren astean zehar taldearekin sartzea espero da.

Iker Muniain: Ez da entrenatu tortikolik jota. Bilakaeraren zain.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK