Athletic Club

Azken lan saioa Porton

Azken lan saioa Porton

Athletic Clubeko lehen taldeak bere azken lan saioa egin du urriaren 20an, astelehenean, Estadio do…

Athletic Clubeko lehen taldeak bere azken lan saioa egin du urriaren 20an, astelehenean, Estadio do Dragaon, 19:00etatik aurrera eta ordubetez, hurrengo egunean (19:45ean Portugaleko ordutegian) FC Portoren aurka, UCL-ko Multzoen Faseko hirugarren jardunaldian.

Portugalera etorri diren hogeita bi jokalariek parte hartu dute, lehen ordu laurdenean kazetarien begiradapean.

Entrenamendua egin baino lehen Ernesto Valverde entrenatzaileak eta Mikel Ricok prentsaurreko ofiziala eskaini dute zelaiko prentsa aretoan bertan. Lan saioaren ostean Yeatman Hotelera abiatu dira eta bertan 21:00etan afalduko dute.