
Ohorezko Palkura bazkideak joateko protokoloa
Ohorezko Palkura bazkideak joateko protokoloa
Partida bakoitzean Athletic Clubek San Mameseko Ohorezko Palkura, agintariak, babesleak eta klubeko beste konpromezuez gain,…
Partida bakoitzean Athletic Clubek San Mameseko Ohorezko Palkura, agintariak, babesleak eta klubeko beste konpromezuez gain, hitzartutako kluben ordezkariak, Peña Ofizialen ordezkariak eta Klubeko antzinatasun gehien duten Bazkideak ere gonbidatzen ditu. Hemendik aurrera gainontzeko Bazkideei luzatu nahi die gonbidapena.
Hori dela eta, antzinatasun gehien duten Bazkideak espresuki jarraituko ditu gonbidatzen baina, batera, partida bakoitzean epe bat irekiko du hala nahi duten Bazkideek apuntatu daitezen Ohorezko Palkura joateko zozketara. Hamar leku izango dira, banakakoak.
Epea San Mamesen jokatutako Ligako partida bakoitzetik hurrengo lan-eguna izango da, 00:00etatik 24:00etara, normalean, baina Sevillaren kontrako partidarako bihar osteguna, urriak 23, izango da, 10:30etatik 24:00etara.
Prozesuaren pausuak:
Bazkide kodea eta PIN zenbakia adierazi Bazkideen Txokoan sartzeko.
Ohorezko Palkura joateko atala sakatu.
Posta elektronikoa eta telefonoa adierazi.
Baldintzak
Prozesu hau Ligako partidentzako balio du bakarrik, Klubeko Egun Erdiak edo Klubeko Egunak izan ezik.
Zozketan lehenengo saritutako Bazkide bat izango da eta, eskakizunen ordenean, hurrengo bederatzi Bazkideak gaineratuko dira.
Klubak saritutako hamar Bazkideak kontaktatuko ditu, etorriko diren konfirmatzeko.
Saritutako Bazkide batek ezin izango du berriro zerbitzu hau eskatu.
Ohorezko Palkura joateko 18 urte edo gehiago izan behar dira. Gizonezkoek jaka eta gorbata jantzi behar dute eta emakumezkoek janzkera formala.
Ezinbestekoa da errespetuzko portaera izatea bai kontrakoekin eta baita Palkura datozen beste gonbidatuekin.
Era berean, lepokoak, gorrak eta merchandisin-eko honelako elementurik ezin da jantzi.