Athletic Club

Posterra Kutxabank eta Athletic Cluben eskutik

Posterra Kutxabank eta Athletic Cluben eskutik

Kutxabank-ek eta Athletic Club-ek 2014/15 denboraldiko poster ofiziala aurkeztu dute gaur goizean. Aurten jokalari eta…

Kutxabank-ek eta Athletic Club-ek 2014/15 denboraldiko poster ofiziala aurkeztu dute gaur goizean. Aurten jokalari eta teknikariak gorriz argiztaturik dagoen San Mameseko fatxadaren aurrean agertzen dira.

Kutxabank, Athletic Cluben babeslea eta aliatu estrategikoa, 100.000 poster baino gehiago banatuko ditu bere bezeroen artean. Aurtengo talde multzoaren argazkia oroigarri izan nahi dutenek, azaroaren 3tik aurrera, astelehena, Bizkaiko Kutxabank bulegoetan izango dituzte, bat bezero bakoitzeko eta izakinak agortu arte.

Ekimena kirol taldea eta finantza erakundearen arteko lankidetza akordioaren baitan kokatzen da. Aurkezpenean Alberto Rodriguez Kutxabank-eko Marketing arduraduna eta Oscar de Marcos eta Ander Iturraspe Athletic Clubeko jokalariak izan dira.