
Areto Futbol egokituko III Euskal Liga
Areto Futbol egokituko III Euskal Liga
Arazoaren 4an, asteazkenean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Athletic Club Fundazioak antolatzen duten Egokitutako Areto-Futboleko…
Arazoaren 4an, asteazkenean, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Athletic Club Fundazioak antolatzen duten Egokitutako Areto-Futboleko Ligaren hirugarren edizioa aurkeztu da MIribillan (Bilbo). Bertan, Joseba Gonzalez (Kirol Egokituaren Euskal Federazioa), Jokin Garatea (Athletic Clubeko batzakidea) Kepa Allika (Euskadiko Futbol Federakundea) eta Ligan parte hartuko duten Cluben ordezkariak egon dira.
Asteburu honetan ezintasun intelektuala duten pertsonentzako txapelketa hasiko da. Esan bezala, Kirol Egokituko Euskal Federazioak eta Athletic Club Fundazioak antolatzen dute, eta espainiar Estatuan ekitaldi berritzaile eta bakarra da. Liga honen helburua ezintasun intelektuala duten pertsonei futbolean aritzeko erraztasunak ematea da, egituratutako lehiaketa baten barruan, eta ezintasuna duten pertsonentzat kirolaren normalizazioa bilatu eta hauen gizarteratze prozesuan lagundu, baita ezintasun intelektuala duten pertsonen aldeko elkarteek bilatzen duten aisialdi osasungarria sustatzea ere.
Liga horretan hiru kategoria daude, guztira hamalau taldek hartzen dute parte eta ezintasun intelektuala duten Euskadiko elkarte garrantzitsuenetatik (Gorabide, Uribe Costa, Geu Be, AtzegietaApdema) datozen ehun eta berrogeita hamar jokalarik baino gehiagok, eta lehen aldiz Kirol egokituko Gipuzkoako Federazioaren talde bat ariko da ligan.
Ligako kategoriak parte hartzaileek duten ezintasun intelektualaren graduaren arabera antolatu dira, eta beraz, ulermen maila eta arauak aplikatzeko duten gaitasunaren arabera. Alde horretatik, lehen mailak ohiko areto futbolaren arau berberak ditu, bigarren eta hirugarren mailek, ordea, arauak jokalarien ulermen mailara egokitzen dira. Jokalariek kirola egiten laguntzen dieten begiraleak izaten dituzte.
Lehiaketa asteburuetan jokatuko da kluben herrietan, 2014ko azarotik 2015eko ekainera bitarte. Denboraldiaren amaieran Kopa jokatuko da Athletic Cluben Lezamako instalazioetan. Jardunaldi hori jai girokoa izaten da eta parte hartzaile guztiek sari bat jasotzen dute urtean zehar egindako ahaleginagatik.
Aurreko bi edizioetan antolatzaileek jarritako helburuak erraz bete dira. Liga honen sorrerak asetzen du klub horiek Areto Futboleko lehiaketa baten antolaketan zuten eskaera. Aspaldiko eskaera da, parte hartzaileei kirolaren bidez eta talde lanaren bidez gizarteratze prozesuan laguntzeko, irabazten edo galtzen ikasteko, arauak onartzeko, eta abar, baita aisialdi eta kirol parte hartzailean gozatzeko ere.
Ezintasun intelektuala duten pertsonei zuzendutako Futbol egokituko Euskal Liga Kirol Egokituko Euskal Federazioak eta Athletic Club Fundazioak antolatzen dute, eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Kirol Egokituko Federazioen laguntza du, baita Real Sociedad fundazioaren eta 5+11 Fundazioaren laguntza ere.