Hegoaldeko Animazio Harmaila
San Mames zelai berrira aldatzeak Athletic Clubi aukera berri bat eskaini zion. Zelaiaren bi fondoetan…
San Mames zelai berrira aldatzeak Athletic Clubi aukera berri bat eskaini zion. Zelaiaren bi fondoetan bi zonalde sortu ziren taldeak harmailarekin duen harreman bizia berdindu edo hobetuko duena. Taldearen eta harmailaren arteko harreman hori oso baloratua izan da gure historian zehar.
Eta belaunaldi berriak eta San Mamesek beti izan duen giro bereziarekin jarraitu nahi zutenak elkartuz Animazio Harmailak sortu ziren, eta hauei prezio bonifikatuak aplikatu zitzaizkien. Bi zonalde horiek aukeratu zituzten pertsona guztiei azaldu zitzaien zein ziren baldintzak eta zein helbururekin sortu ziren, taldea animatzea alegia. Taldea animatzeari eman zitzaion lehentasuna zelaiko beste leku batzuetan izan daitekeen “erosotasunaren” aurrean, eta prezio baxuagoan gainera.
Denboraldi honetan hainbat arazo identifikatu dira Animazio Harmailetara joaten direnen artean dauden ikuspegi eta helburu ezberdinak direla medio, eta horrek bizikidetzan zailtasunak eragin ditu.
Berriro diogu Animazio Harmailen helburu nagusia ANIMATZEA dela eta besteei animatzen uztea. Norbaitek ez baditu gustuko bere eserlekuak izan ditzakeen “ezerosotasunak” Athletic Clubek ekimen bat jarri du martxan zelaiko beste lekuetatik Animazio harmailara aldatu nahi duten bazkideak eta animazio harmailatik atera eta zelaian kokaleku berria topatu nahi duten bazkideak identifikatzeko. Lehen fase honetan ekimen hau hegoaldeko tribunako 124 animazio blokera mugatuko da.
Horretarako, Athletic Clubeko web orrian (www.athletic-club.net) aplikazio bat artikulatu da eta pausu erraz batzuk jarraituz bazkideek euren nahiak jakinarazi ditzakete:
– Bazkideen txokoa atalean sartu.
– Bazkideen txokoko Hegoaldeko Animazio Harmaila atalean testu hauetako bat azalduko da bazkidearen arabera:
1. Nire eserlekua aldatu nahi dut Hegoaldeko Animazio Harmailako 124 blokera joateko.
2. Nire eserlekua aldatu nahi dut Hegoaldeko Animazio Harmailako 124 blokea uzteko.
Epea: 2014ko azaroaren 26tik, asteazkena, abenduaren 12ra, ostirala.
Abenduaren 12tik aurrera, Athletic Clubek bildutako informazioa aztertuko du lekualdatzeak egin ahal izateko.
Galdeketa honetan parte hartzen duen bazkideak bere adostasuna adierazten du lekualdatze posible bat aztertzeko. Athletic Clubek eserleku aldaketa egiteko bideragarritasuna aztertuko du. Bazkide batzuen eta besteen nahiek bat egiten badute bakarrik egingo dira eserleku aldaketak.
Edozein zalantza edo iradokizun egiteko postontzi bat jarri da Clubi kontsultak bidaltzeko. Telefono bidez ere egin ahal izango dira, 94 424 08 77 zenbakian.