Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Alacanten dago

Athletic Clubeko espedizioa Alacanten dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Alacanten dago bertako Alcoi herrian Kopako final hamaseireneko joaneko partida…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Alacanten dago bertako Alcoi herrian Kopako final hamaseireneko joaneko partida jokatzeko abenduaren 2an, asteartean, CD Alcoyanoren aurka 20:00etatik aurrera (El Collao, C+Liga-GolT).

Zurigorriek 18.40an txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 19:40ean Alacanteko aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez, Alcoiko AC Ciutat d’Alcoi hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Bertan zale askoren harrera jaso dute. Afaria 22:00etan izango da. Alcoin euria ari du, 18 graduko hozberoarekin.

Josu Urrutia presidentea, Angel Gorostidi, Borja Lopez eta Laura Martinez batzakideak, eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria, espedizio buru izan dira.