Athletic Club

Emakumezkoen taldearen bigarren porrota jarraian

Emakumezkoen taldearen bigarren porrota jarraian

FC BARCELONA 4 ATHLETIC CLUB 0 FC. Barcelona: Rafols; Unzue, Torrejón, Ruth, Mélani (min. 72,…

FC BARCELONA 4
ATHLETIC CLUB 0

FC. Barcelona: Rafols; Unzue, Torrejón, Ruth, Mélani (min. 72, Nuria), Virginia, Corredera, Vicky (min. 78, Gema), Alexia, Sonia (min. 72, Willy) eta Jenni (min. 78, Mariona).

Athletic Club: Ainhoa; Irene, Lizaso, Alazne, Nekane (min. 58, Y. Corres), Orueta, Iraia (min. 74, E. Merino), Eunate, Ibarra (min. 58, I.Murua), Erika (min. 72, Izaskun) eta V. Gimbert.

Arbitroa: Raúl Calle; laguntzaileak: Oriol Lafiguera eta Christian Grassi. Txartel horia erakutsi zien: Sonia Bermúdez, Mélani, V. Gimbert eta Juan Luis Fuentesi. Aulkitik bota zituen Edurne Burgoa eta Nerea Díaz.

Bestelakoak: Joan Gamper kirol-instalazioetan jokatutako partida eta ikusleen artean zurigorrien zale ugari.

Golak: 1-0, min. 5, Sonia; 2-0, min. 40, Alexia; 3-0, min. 55, Sonia; 4-0, min. 76, Jenni.

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak ezin izan zuen ezer positiboa atera FC Barcelonaren partidan. Etxekoen golegileak Sonia, bi gola lortuz, Alexia eta Jenni izan ziren. Beraz garaipen erreza etxekoek lortutakoa eta Juan Luis Fuentesen taldeak punturik gabe itzuli zen Lezamara.

Etxekoak berehala aurreratu ziren markagailuan. Sonia Bermudezek falta jaurtiketa bati esker, baloia berdegunean bote egin ondoren Ainharen atean sartu zen. Hortik aurrerea zurigorrien minuturik onenak heldu ziren eta 20. minutuan, Erikak ateratako korner batean, baloia langetara bukatu zen bi aldiz,baina baloia ez zen Rafolsen atean sartu. Athletic Clubeko unerik onenak izan ziren. Dena den, 40. minutuan, eta zurigorriek protestatutako jokaldi batean FC Barcelonaren bigarren gola heldu zen, Alexia lortutakoa.

Bigarren zatian, 10. minutuan bete zenean, Sonia Bermudezek Alexiaren erdiraketa jaso zuen, Ainhoa driblatu zuen eta hirugarren gola egin zuen. 70 minutuan, Irenek aukerarik onena izan zuen area barruan eta berriro, sei minutu beranduago, Jenni laugarren gola egin zuen, bigarren zutoinean Vickyren erdiraketa errematatu zuen.

Larunbatean, zurigorriek Oviedo Modernoren bisita izango dute Lezaman. Norgehiagoka arratsaldeko 20etan hasiko da eta oso pertida garrantsitzua izango da Juan Luis Fuentesen taldearentzat urteko azkena izango baita.

—-

11:46. Partida hasi da.

(6′) 1-0. Soniak. Bartzelonaren falta jaurtiketaren ondorioz iritsi da lehen gola. Baloiak botea eman du eta Ainhoaren kalterako izan da.
(12′) Marta Correderak, kanpora.
(21′) Maite Lizasok langara errematatu du eta aldaratzea berriro langara.
(25′) Erikaren bolea, kanpora.
(28′) Torrecillaren jaurtiketa Ainhoak gelditu du.
(29′) Txartel horia Soniari.
(38′) Falta jaurtiketa eta Soniak, kanpora.
(41′) 2-0. Alexiak.
(43′) Epaileak aulkian zegoen Nerea Díaz berregokitzailea kanporatu du.

ATSEDENALDIA

12:48. Hasi da bigarren zatia.

(51′) Ibarraren falta jaurtiketa, Rafolsen eskuetara.
(51′) Txartel horia V.Gimberti.
(55′) 3-0. Soniak.
(59′) Aldaketak: I.Murua eta Y.Corres Nekane eta Ibarraren ordez.
(65′) Vickyren jaurtiketa Ainhoaren eskuetara
(72′) Aldaketa: Izaskun Erikaren ordez.
(75′) Aldaketa: E.Merino Iraiaren ordez.
(77′) 4-0. Jennik, falta bat errematatuz.

AMAIERA