Athletic Club

Youth League: Kanporatuak gol-kopuru handia egin arren

Youth League: Kanporatuak gol-kopuru handia egin arren

FC Portok 94. minutuan penaltiz sartutako gol batek, UEFA Youth Leagueko final-zortzirenera sailkatzeko Athletic Clubek…

FC Portok 94. minutuan penaltiz sartutako gol batek, UEFA Youth Leagueko final-zortzirenera sailkatzeko Athletic Clubek zituen itxaropen guztiak hautsi ditu, nahiz eta gaur goizean Lasesarreko neurketan BATE Borisov 4-0ekoaz argi eta garbi mendean hartu duen. Joseba Etxeberria eta Gontzal Suancesen jokalariak, irabazteko jomuga bete ondoren, soropilan gelditu dira Oportoko partidaren amaiera itxaroten, eta atsekabez jaso dute Leonardo kolonbiarrak egindako golaren albistea.

Gainerakoan, zurigorriek bere nagusitasuna erakutsi dute talde bielorrusiarraren aurrean, lehen zatian hauek atzean sendo ibili badira ere. Hala ere, Cordobak, Villalibrek eta Iñigok gol aukerak izan dute. Bigarren zatian, Borisovekoek lerroak zabaldu dituzte eta markagailuan aurreratzeko hari batean egon dira Klimovichek area barrutik egindako jaurtiketa baten bidez, baina Simon atezainak zorioneko esku bat luzatuta kornerrera bidali du baloia. Lehen zatiko eraginkortasun eza ez da bigarrenean errepikatu, partidako azken laurdenean lau golak sartu baitira, horietariko lehena penalti puntutik Cordobaren eskutik. Azken batez, gure gazteek esperientzia hartu dute exijentzia handiko lehiaketa honetan.

1-0, 74. min.: Cordobak penaltiz sartu du, atzelari batek baloia eskuarekin eman ostean.
2-0, 79. min.: Iñigok sarera bidali du baloia burukada batez bultzatuta.
3-0, 85. min.: Villalibrek jokaldia ezkerretik egin du eta atzera egindako pasea Parrak aprobetxatu du.
4-0, 90. min.: Garaik goitik sartu du, Nuñezek eskuinetik atzera erdiratu eta gero.