Anoetarako sarrerak
Datorren 2014ko abenduaren 14an jokatuko den Real Sociedad eta Athletic Cluben arteko partidarako sarreren zozketarako…
Datorren 2014ko abenduaren 14an jokatuko den Real Sociedad eta Athletic Cluben arteko partidarako sarreren zozketarako inskripzio epea bukatuta, apuntatu diren Bazkide guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dira ostiralean, abenduak 12, 17:30etatik 20:00etara eta larunbatean, abenduak 13, 10:30etatik 13:30etara.
Leihatilatik sarrerak jasotzeko ezinbestean baldintza hauek bete beharko dira:
•Sarreraren onuradun den bazkidearen edota bazkideen txartel originala/k aurkeztu beharko da/dira. Sarrera bazkide bakoitzak jaso ahal izango du banaka nahiz eta taldeka inskribaturik egon, edota, taldeka inskribaturik
egonez gero, bazkideetako batek beti ere gainerako taldekideen txartela erakutsiz.
•Ordainketa egiten duen eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren Nortasun Agiria (NAN), gida-
baimena edo pasaporte originala eta indarrean dagoena aurkeztu beharko da.
•Jasotzen diren unean ordaindu beharko dira, bai esku-dirutan bai kreditu txartelarekin.
•Jasotako sarreren zenbakia eta erreferentzia, onuradunen nortasuna eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria sinatu beharko da. Halaber, sarrera saltzen ez saiatzeko edo
ez saltzeko konpromisoa, eta baita ere bere doako lagapena ez egiteko beste objektu batzuen salmenta edo ematearekin batera. Hirugarren bazkide/bazkideen sarrera/k jasoz gero, sarrerak hartzen dituen pertsona
arduradun solidario izango da konpromisoak betetzeko ordezkatzen duen bazkidearen izenean.