Athletic Club

Zurigorriak garaipenen bidera itzuli dira

Zurigorriak garaipenen bidera itzuli dira

Athletic Clubek 3 Oviedo Modernok 0 Athletic Club: Ane Otxoa; Irene, Lizaso, Nekane (min. 72,…

Athletic Clubek 3
Oviedo Modernok 0

Athletic Club: Ane Otxoa; Irene, Lizaso, Nekane (min. 72, E. Merino), Oruet (min. 82, J. Arranz) , I. Murua (min. 48, Y. Corres), Iraia, Eunate, Ibarra (min. 76, Izaskun), Erika V eta V. Gimbert.

Oviedo Moderno: Rosana; Brandi, Julia (min. 68, Luci), Meri, Migayón, Iglesias (min. 64, Isina), Irene, Erika, Yoli (min. 79, Silvia), Iris eta Gordi (min. 33, Carmen).

Arbitroa: González Guerra; Corral González eta Rodríguez Rodríguez bere laguntzaileak izan dira. Txartel gorria erakutsi zion Irisi, 73. minutuan. Eta txartel horia erakutsi zion Oruetari.

Golak: 1-0, min. 54, Erika; 2-0, min.64, Y. Corres; 3-0, min. 72, Orueta, penaltiz.

Bestelakoak: 500 ikusle inguru Lezaman. Partida hasi baino lehen Athletic Cluben Peñen Nazioarteko Federazioak pasa den denboraldiko jokalaririk onenaren saria eman dio Erikari.

Athletic Clubeko Eemakumezkoen taldeak 3-0 irabazi dio Oviedo Modernori. Erika, Y. Corres eta Orueta, golegile zurigorriak izan dira. Hauei esker, zurigorriak garaipenaren bidera itzuli dira eta Juan Luis Fuentesen taldeak hiru puntu gehiagorekin bukatu du urtea Lezaman.

Lehenengo zatia golik gabe bukatu da eta gol aukera gutxi ikusi da Lezaman. 3. minutuan, zurigorrien lehehengo aukera heldu da, Ibarrak ezkerretik erdiratu eta baloia gutxitik kanpora abiatu da. Bost minutu beranduago, berriro beste baloi bat ezker albotik, Erikak buruz luzatu du eta Nekaneren jaurtiketa kanpora joan da. 29. minutuan, Irune Muruak, kontraeraso batean, baloia utzi dio Erikari eta aurrelariak ez du asmatu.

Bigarren zatian, zurigorrien lehendabiziko aukera Nekanek izan du 51. minutuan. Hiru minutu beranduago, Ibarrak hasiera eman dio lehenengo golaren jokaldiari, Yulema Corres areara sartu da eta bere pasea Erikak aprobetxatu du gola egiteko. Corres bigarren zatian sartu da zelaietara, Irune Muruak lesionaturik alde egin duenean, eta bera izan da bigarren golaren egilea. Rosanak Erikarekin batera salto egin du eta baloia Yulemari erori zaio.

71. minutuan, Oviedoko atezainak penaltia egin dio Erikari. Oruetak barrura bidali du zurigorrien hirugarren gola lortuz. Bi minutu partida bukatzeko falta zirela, Isinak Oviedoko gol aukerarik onena izan du, eta bere jaurtiketa Ane Otxoak desbideratu ondoren, baloia langara joan da.

——-

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Oviedo Modernoren aurka: Ane Otxoa Z., Irene, Lizaso, Nekane, Orueta, I.Murua, Iraia, Eunate, Ibarra, Erika V., V.Gimbert.

Aulkian Ainhoa, E.Merino, J.Arranz, Alazne, Arene, Y.Corres eta Izaskun egongo dira.

Oviedo Moderno: Rosana, Brandi, Julia, Meri, Migayon, Iglesias, Irene, Erika, Yoli, Iris, Gordi. Aulkian, Silvia, Isina, Celia, Luci eta Carmen.

Epailea Gonzalez Guerra izango da.

Partida hasi baino lehen, Athletic Clubeko Nazioarteko Peñen Federazioak 2013-14 denboraldiko jokalaririk erregularrenari dagokion saria eman dio Erikari.

20:04. Hasi da partida.

(33′) Aldaketa: Carmen Gordiren ordez.

ATSEDENALDIA

21:05. Hasi da bigarren zatia.

(48′) Aldaketa: Y.Corres I.Muruaren ordez.
(50′) Txartel horia Oruetari.
(54′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOLA. Y.Corresek atzerako pasea eta Erikak 1-0koa egin du.
(64′) Aldaketa: Isina Iglesiasen ordez.
(69′) 2-0. GOOOOOOOOOOOOLA. Eskuinetik erdiraketa, Erkak atezainarekin salto eta baloia Y.Corresi iritsi ziao 2.a eginez.
(71′) 3-0. GOOOOOOOOOOOOLA. Penaltia Erikari. Oruetak sartu du.
(72′) Aldaketa: E.Merino Nekaneren ordez.
(73′) Txartel gorria Irisi.
(76′) Aldaketa: Izaskun Ibarraren ordez.
(80′) Aldaketa: J.Arranz Oruetaren ordez.

AMAIERA