Athletic Club

Dena prest Vigon jokatzeko

Dena prest Vigon jokatzeko

Dena prest dago Vigon Kopako final zortzirenetako joaneko partida jokatzeko, Real Club Celta eta Athletic…

Dena prest dago Vigon Kopako final zortzirenetako joaneko partida jokatzeko, Real Club Celta eta Athletic Cluben artekoa hain zuzen ere (Balaidos, 17:00, Perez Montero, C+Liga-GolT). Zurigorriek 12:45ean bazkalduko dute eta hitzaldi labur baten ostean 15:00etan futbol zelairantz abiatuko dira.

Gure taldeak lehen janzkera erabiliko du.

Egun lainotsua Vigon, 9 graduko hozberoarekin, baina 15 inguru espero dira partidaren ordurako.

Klub bietako ordezkariek bazkari instituzionala egin dute 14:00etatik aurrera. Yolanda Lazaro, Xabier Perez Gaubeka eta Angel Gorostidi batzakideek gure klubeko ordezkaritza osatuko dute.