
Zurigorri ametsetan – Soñando en rojiblanco
Zurigorri ametsetan – Soñando en rojiblanco
Beti desio izan duzu gehien maite duzunaren amets zurigorria betetzea? Zure amak, aitak, aititek edo…
Beti desio izan duzu gehien maite duzunaren amets zurigorria betetzea? Zure amak, aitak, aititek edo amamak, zure lagunik onenak edo zure irakasleak… bete nahi duten amets bat dute? Konta iezaguzu eta agian berandu gabe bete daiteke.
Bigarren urtez jarraian, Athletic Clubek eta Athletic Club Fundazioak “Zurigorriz ametsetan” ekintza jarri dute martxan. Ekintza honekin Athletic Clubeko zale baten desioa betetzen saiatuko gara. Athleticzaleen ametsak ezagutu nahi ditugu, baina zale hauek gehien maite dituztenek kontatzea nahi dugu, euren familiek, lagunek, ikaskideek. Beraz, parte hartu nahi baduzu desioa beste pertsona batentzat eskatu behar duzu (zure ama, aita, bizilaguna, edonor!). Konta iezaguzu gehienez ere hiru foliotan (argazkiak, marrazkiak, nahi duzuna gehitu dezakezu), eta ez ahaztu beherago deskargatu ahal duzun inprimakia zure datuekin eranstea (edo zure guraso edo tutoreena adingabea baldin bazara). Bidal iezaguzu dena helbide honetara:
ZURIGORRI AMETSETAN
Athletic Club Fundazioa
Mazarredo 23, 48009 Bilbo
Edo hurbildu zaitez Athletic Club denda ofizialetan eta Ibaigane Jauregian aurkituko dituzun buzoietan uztera.
Entregatzeko epea urtarrilaren 25ean amaitzen da. Geroago, garaileen izenak emango dira ezagutzera.
