Athletic Club

Koparako ezinbestekoa da kuota ordaintzea

Koparako ezinbestekoa da kuota ordaintzea

Athletic Club-Real Club Celta de Vigo Kopako final zortzirenetako itzuliko partida ikusteko, urtarrilaren 14an San…

Athletic Club-Real Club Celta de Vigo Kopako final zortzirenetako itzuliko partida ikusteko, urtarrilaren 14an San Mamesen jokatuko dena, ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.

Gogoratzen dugu zeintzuk diren egiteko bideak.
BANKU-SISTEMARI ATXEKIRIK EZ DAUDEN BAZKIDEAK
Banku-helbideratzea sistemari atxekirik ez dauden bazkideek urteko kuotak ordaindu ahal izango dituzte

1. CLUBAREN WEB ORRIALDEAREN BIDEZ
“Bazkideen Txokoan” sartuz. Bazkide Kodea ta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez, abenduaren urtarrilaren 13ko 17:00ak arte.

2. SAN MAMES FUTBOL ZELAIA – TXARTELDEGIAK

KARNETA AURRETIAZ AURKEZTUZ ondoren adierazten diren leku eta datetan.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA
Urtarrilaren 12 eta 13a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Urtarrilaren 14a, 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik aurrera.