Athletic Club

Zallako Athletic Club peñaren saria

Zallako Athletic Club peñaren saria

Ostegun honetan, urtarrilak 15, Ander Iturraspe erdilari internazionalak ‘Lehoi bihotza’ saria (Trofeo Corazón de León)…

Ostegun honetan, urtarrilak 15, Ander Iturraspe erdilari internazionalak ‘Lehoi bihotza’ saria (Trofeo Corazón de León) jasoko du. Sari banaketa hau urtero legez Zallako Athletic Club peñak antolatu du, Athleticek ordezkatzen dituen balioekin gehien bat etortzen diren lehen talde zurigorriaren jokalariak saritzeko. Sari honen emate-ekitaldia 19:00etan hasiko da Enkarterriko peñaren egoitzan.

Sariaren hamaikagarren edizioaren irabazlea hautatzeko Zallako Peñako kideek egindako bozketan, Ander Iturraspe Ibai Gomezi gailendu zitzaion tarte estu batengatik. Saria 2013-14 denboraldiari dagokio eta bere entregatzea hainbat gertaerengatik atzeratu behar izan da. Iturraspe eta Ibairekin batera, babes kopuru nabaria jaso zuten lehen talde zurigorriko beste jokalariak Óscar de Marcos, Mikel Rico, Markel Susaeta eta Gorka Iraizoz izan ziren.

Honela Ander Iturraspek Aritz Aduriz goleatzaileari txanda hartu dio, bera izan baitzen aurreko edizioan saria jaso zuena. Gogoratuko dugu sari honen araudiak ez duela baimentzen jokalari berak saria behin baino gehiagotan jasotzea.

Aurreko urteetan bezala ekitaldia ohorezko aurreskuarekin hasiko da. Ondotik sari-ematea izango da eta saritutako futbolariarekin eta Zallara hurbilduko den Athletic Clubeko ordezkaritza instituzionalarekin hizketaldi txiki bat egongo da. Kasu honetan ordezkaritza osatuko dutenak Yolanda Lázaro zuzendaritza batzakoa, Javier Ucha kanpo harremanetarako arduraduna eta hitzordu honekin beti bat egiten duten bi lehoi beteranoak, Koldo Agirre eta José María Argoitia, izango dira.