

Athletic Club Fundazioak, Sala BBK aretoarekin eta Bilboko Udalarekin batera, Thinking Football Film Festival jaialdiaren hirugarren edizioa aurkezten dute, zineari eta futbolari buruzko jaialdia. 2015eko otsailaren 9 eta 14 bitarte burutuko da Bilboko BBK aretoan, eta hamar luzemetraia dokumental emitituko dira. Dokumental horiek futbolak gaur egungo gizarteetan duen paperari buruzko hausnarketa egiten laguntzen dute.
2015ekoa Thinking Football Film Festival jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Bertan hainbat herrialdetako hamar dokumental emitituko dira: Brasil, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Polonia edo Erresuma Batua. Dokumental horietan futbol jokalarien eta kluben portaera soziala eta politikoa aztertzen da, futbola gizarteratzeko tresna gisa, agintari politikoek futbolaz egiten duten erabilera, etab. Dokumental hauetako gehienak espainiar Estatuan argitara eman gabeak dira eta jatorrizko bertsioan aurkezten dira, horien artean “Foot et Immigration: 100 ans d’histoire commune”, Eric Cantonak idatzi eta zuzendutako dokumentala.
Urtero bezala, ikusleen parte hartzeari esker ikusleen saria emango zaio filmarik onenari. Sari hori ekonomikoa da eta saria jasotzen duen filmaren zuzendariak kirolarekin zerikusia duen proiektu sozial bati eman beharko dio. Aurreko urteetako irabazleak hauek izan dira: Los Rebeldes del Fútbol (Gilles Perez eta Gilles Rof, Frantzia, 2012) 2013ko edizioan eta Next Goal Wins (Mike Brett eta Steve Jamison, Ingalaterra, 2014) 2014ko edizioan.
Thinking Football Film Festival-ek Barcelo Bidaiak, Bilboko Melia Hotela, Metro Bilbao, Panenka aldizkaria, Libero aldizkaria, Cimemania aldizkaria, Euroseating, Poloniar Kultura Institutua eta Off Side (Bartzelona), 11mm Film Festival (Berlin) eta CineFootb (Brasil) kide diren zinema-jaialdien laguntza eskuzabala du.



Athletic Irakurketa Kluba "Togo" liburuari buruz Mexikon
Fundazioa
Antonio Briseño, Chivas klubeko jokalaria, bigarren taldeetako hamabost jokalari eta Guadalajarako hamabost zale Vivianekin solasean arituko dira Oscar de Marcosen liburuaz


VI. Futbola Buruan Lezaman
Fundazioa
Fundazioak eta Osakidetzak elkarrekin antolatu ohi duten futbol-jardunaldiak amaiera eman dio Geurea Ligari (Euskadiko Osasun Mentaleko Zentro Arteko Areto Futbol Liga)


Elkarrekin euskararen alde
Fundazioa
Bigarren urtez jarraian, Lezaman antolatuko da 'Euskara Jalgi Hadi Plazara', gure hizkuntzaren erabilera sustatzen duen txapelketa


V Fair Play saria Genuinerentzat
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bosgarren aldiz jarraian lortu du garrantzi handiena duen garaikurra: kiroltasunarena


LaLiga Genuineko azken fasea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen


Berrikusi: Migrazioaren balio sozial eta kulturala, Letrak eta Futbola
Fundazioa
Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean


Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose


Vivianek "La Metamorfosis" liburua aukeratu du
Fundazioa
Atzelaria Kafkaren eleberri ospetsua irakurtzearen alde agertu da Fundazioak antolatutako Athletic Irakurketa Klubarentzat


SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
Fundazioa
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen


Thinking Football 2023: zinemaldiaren deialdia eta datak
Fundazioa
Thinking Football jaialdiaren XI. edizioa urriaren 9tik 14ra egingo da Bilboko Sala BBK aretoan eta filmak jasotzeko epea zabalik dago