Athletic Club

Torino FC-Athletic Club sarrerak jasotzeko

Torino FC-Athletic Club sarrerak jasotzeko

Torino FC-Athletic Club partidarako sarreren zozketaren oinarriek adierazten zuten bezala, San Mameseko txarteldegietan jasotzeko txandak…

Torino FC-Athletic Club partidarako sarreren zozketaren oinarriek adierazten zuten bezala, San Mameseko txarteldegietan jasotzeko txandak jakinarazten dira honekin:

Urtarrilaren 26a, astelehenean, honako saritutako zenbakiak: 881etatik 1.246ra.
Urtarrilaren 27a, asteartean, honako saritutako zenbakiak: 1.247tik 1.496ra ta 1etatik 117ra
Urtarrilaren 28a, asteazkenean, honako saritutako zenbakiak: 118tik 484ra.

Txarteldegien ordutegia 10:30etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara da.

Segurtasun arrazoiengatik, sarrerak jasotzeko ezinbestekoa izango da jasotzaileen izen-abizenak, hotela,bidai plana etab esatea. Informazio hau emateko dokumentu-eredua atxikitzen da.

Zozketaren oinarrietan esan bezala, saritutako bazkide bakoitzak dagokion txandan jaso beharko du bere sarrera, eta joaterik izango ez balu hurrengo txandetan jasoko du. Inola ere ezingo da sarrera jaso aurreko txanda batean.

Urtarrilaren 29an, 09:00etatik 12:30etara, leihatilak irekita egongo dira oraindik sarrerak jaso ez dituzten bazkideentzat. Epe hori bukatuta, Klubak jaso izan ez diren sarrera kopurua jakinaraziko du. Horrela, 484ren ostean dauden ez-saritutako zenbakiek, jaso ez diren sarrerak arte, erosteko aukera izango dute, 16:00etatik 20:00etara. Oraindik sarrerarik soberan balego, Klubak berriro jakinaraziko luke sarrera kopurua hurrengo ez-saritutako zenbakiek jaso ditzaten urtarrilaren 30an, 09:30etatik 12:30etara.

Eskuragarri dauden sarrera guztiak estadioaren gune berekoak dira eta guztiek prezio berbera daukate, 45 euro.

Txanda bakoitzeko sarrerak leihatilara iritsitako ordenan banatuko dira; beraz, sarrera motaren aukeraketa sarrera jasotzen duen pertsonak egingo du une horretan dauden aukeren artean. Pertsona bakar batek gehienez ere 4 sarrera jaso eta ordaindu ahal izango ditu. Dena dela, sarrera guztiek jasotzen ari den txandakoak eta aurreko txandetakoak izan beharko dute, inoiz ez hurrengo txandetakoak.

Leihatilatik sarrerak jasotzeko ezinbestean baldintza hauek bete beharko dira:

• 2015eko urteroko kuota ordainduta izatea.
• Sarreraren onuradun den bazkidearen edota bazkideen txartel originala/k aurkeztu beharko da/dira. Sarrera bazkide bakoitzak jaso ahal izango du banaka nahiz eta taldeka inskribaturik egon, edota, taldeka inskribaturik egonez gero, bazkideetako batek beti ere gainerako taldekideen txartela erakutsiz

• Ordainketa egiten duen eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren Nortasun Agiria (NAN), gida-baimena edo pasaporte originala eta indarrean dagoena aurkeztu beharko da.

• Jasotzen diren unean ordaindu beharko dira, bai esku-dirutan bai kreditu txartelarekin.

• Jasotako sarreren zenbakia eta erreferentzia, onuradunen nortasuna eta sarrerak jasotzen dituen pertsonaren nortasuna egiaztatzen duen ziurtagiria sinatu beharko da. Halaber, sarrera saltzen ez saiatzeko edo ez saltzeko konpromisoa, eta baita ere bere doako lagapena ez egiteko beste objektu batzuen salmenta edo ematearekin batera. Hirugarren bazkide/bazkideen sarrera/k jasoz gero, sarrerak hartzen dituen pertsona arduradun solidario izango da konpromisoak betetzeko ordezkatzen duen bazkidearen izenean.

• Bidaia egingo dutenen izen-abizenak eta jaiotze data, baita hotelaren izena eta bidaia plana jakinarazi beharko dira.