
Kontzertu akustikoa eta ATHLETIC GU GARA proiektuaren aurkezpena
Kontzertu akustikoa eta ATHLETIC GU GARA proiektuaren aurkezpena
Urtarrilaren 30ean, ostiralean, Bilboko Cafe La Granjan ATHLETIC GU GARA proiektua eta diskoa aurkeztuko dira….
Urtarrilaren 30ean, ostiralean, Bilboko Cafe La Granjan ATHLETIC GU GARA proiektua eta diskoa aurkeztuko dira. Proiektuaren sorrerarekin eta hedapenarekin loturiko pertsona askok parte hartuko dute eta, diskoa aurkezteaz gain, abesti batzuk zuzenean joko dituzte.
ATHLETIC GU GARA, Athletic eta Kitto Kultur Elkarteak bultzaturiko proiektua da. Fundazioaren laguntzarekin Athletic Cluben baloreak berpizteko asmoz (sentimendua, filosofia, nortasuna…)
ATHLETIC GU GARA proiektua CD batean zehaztu da, estilo askoko 15 abestirekin eta horretarako 200 artista baino gehiagok parte hartu dute: El Consorcio, Betagarri, Gatibu, Kenzazpi, Korroskada, SKA-P eta beste askoz gehiago euskaraz, gaztelaniaz eta ingelerazko kantekin.
La Granjako kontzertu akustikoan Mikel Bizkar, Sweet Ross, Jaboga Ormaetxe, Luis Solo, Pei, Julio Veiga, Izaro Abesbatza, Mikel Caballero Gatibu, Rober Luber Jack, El Mentón de Fogarty, Joseba K, Fernando Valsega, Jagoba Ormaetxea, Dann Hoyos, Amaia Luzarraga, Getxan Etxabe, Julio Veiga, Gorka Bizar, Los Cinco Bilbaínos.. entzun ahal izango dira.
Proiektuak sortuko dituen etekin guztiak kirol egokituan eta minusbaliotasun duten pertsonak integratzeko xedetzat dituen Saiatu Fundazioarentzat izango dira.
Sarrera doakoa izango da.
Informazio gehiago: