undefined

Nekakek puntu bat berreskuratu zuen Zubietan

Nekakek puntu bat berreskuratu zuen Zubietan

Real Sociedadek 1 Athletic Clubek 1 Nekanek puntu bat berreskuratu dut Errealaren aurkako partidan hiru…

Real Sociedadek 1 Athletic Clubek 1

Nekanek puntu bat berreskuratu dut Errealaren aurkako partidan hiru minutu falta zirenean gol bati esker. Partidan zehar gertatutakoa ikusita, zurigorriek ez zuten merezi punturik gabe itzultzea Zubietatik. Lehendabiziko zatia golik gabe bukatu zen. Atsedenaldia igaro ondoren, golak iritsi ziren. Ane Bergarak Errealaren gola egin zuen eta partida bukatzeko hiru minutu falta zirenean, Nekakek ez zuen huts egin partida izan zuen bigarren gol aukeran.

Ainhoa Vicentek lehendabiziko gol aukera izan zen 5. minutuan. Mariak eskun albotik erdiratu zuen, baina Ainhoaren jaurtiketa desbideraturik joan zen kanpora. Athletic Clubek partidaren kontrola eraman nahi zuen baina Errealeko lehendabiziko minutuak hobeagoak izan ziren, partida hasi baino lehen botatako euri zaparrada zela eta berdegunearen egoera ez zen onena zurigorrien joko-estilorentzat. 22. Minutuan Lizaso adi egon zen Nahikariren gol aukera urruntzeko. Athletic-ek, aldiz, ez zituen aprobetxatu baloi geldian izan zituen aukerak. Zurigorrien lehendabiziko gol aukera Izaskunen jaurtiketa izan zen, baina desbideraturik joan zen. Geroxeago Erikaren gol aukera heldu zen baina bere burukada Ainarak atera zuen gol marraren azpitik.

Bigarren zatian, Errealak izan zuen lehen kornerra aprobetxatu zuen gola lortzeko. Ane Bergarak Bañosen errematea ate barruan sartu zuen.Bost minutu beranduago, Erikak lehendabiziko aukera zuen berdinketa lortzeko. Y. Corresen sarrerak joku zuzenagoa egiteko bidea bilatu zuen. Nekanek aukera izan zuen 65. minutuan; Oruetak, hiru minutu beranduago, baina bere jaurtiketa bigarren zutoinetik joan zen. Nekanek berdinketa izan zuen,baina beere jaurtiketa Ane Bergarak ate azpitik atera zuen. Juan Luis Fuentesen taldeak ez zuen amore eman eta Yulema Corresen erdiraketa, Nekanek ate barrura sartu zuen eta zurigorriak puntu batez itzuli ziren Zubietatik.

———————————

Real Sociedad: Quiñones (13), Ainhoa (3), Ane Bergara (4), Ainara (5), Gastearena (6), Nahikari (7), Itxaso (8), Ramajo (9), Leire (14), María (19), Marina (21).

Aulkian Cornejo (1), Gabirondo (2), Leyre (15), Agirre (16), Uxue (17) eta Encinas (20).

Athletic Club: Ane Otxoa; J. Arranz, Lizaso, Nekane, Orueta, Iraia, Eunate, Ibarra, Izaskun, Erika eta V. Gimbert.

Aulkian, Guarrotxena (22), Alazne (6), Arene (11), Y. Corres (12), A. Álvarez (27), Jone Bilbao (29) y Garazi (31).

Epailea Ortiz Extremo izango da, eta Selgas Sendra eta Etxarri Gonzalez, laguntzaileak.

11:51. Hasi da partida.

(5′) Marinaren errematea, kanpora.
(13′) Mariaren jaurtiketa, gora.
(30′) Izaskunen jaurtiketa, gutxigatik kanpora.

Atsedenaldia

12:54. Hasi da bigarren zatia.

(51′) 1-0. Ane Bergarak.
(57′) Aldaketa: Y.Corres Ibarraren ordez.
(65′) Txartel horia Oruetari.
(66′) Oruetaren jaurtiketa, kanpora.
(72′) Aldaketa: Alazne Izaskunen ordez.
(78′) Aldaketa: Ainhoa Alvarez Iraiaren ordez.
(86′) Y.Corresen errematea, kanpora.
(89′) 1-1. GOOOOOOOOOOOOLA. Nekanek, Y.Corresen pasea aprobetxatuz.
(92′) Aldaketa: Jone Bilbao Erikaren ordez.

Amaiera.