Thinking Football, azken eguna
Bihar, otsailak 15, igandea, 19:00etan Bilboko BBK aretoan (Gran Via 19) Thinking Football Film Festival…
Bihar, otsailak 15, igandea, 19:00etan Bilboko BBK aretoan (Gran Via 19) Thinking Football Film Festival jaialdiaren 2015eko edizioaren itxiera ekitaldia egingo da. Ekitaldi honetan Eic Cantona futbolari ezaguna zuzendutako “Fútbol e inmigración: 100 años de historia común” filma ikusi ahal izango da.
“Fútbol e Inmigración” filmak Frantziako futbolean inmigrazioak izan duen paper garrantzitsuaren historia kontatzen du. 1930etik gaur egun arte Frantziako taldearen osaketa Frantziako gizarte anitzaren isla bikaina da, eta Frantziak jaso izan dituen etorkin uholde handiak lau jokalaritan laburbildu daitezke: Raymond Kopa, Michel Platini, Zinedine Zidane eta Basile Boli. Eric Cantonaren jatorria ere Frantziatik kanpo dago, bere ama kataluniar errepublikar exiliatua zen. Filma honetan historia hunkigarria eraiki du Zinédine Zidane, Basile Boli, Raymond Kopa, Michel Platini, Jean Tigana eta Maryan Wisnieski futbolarien testigantzari esker eta Jamel Debbouze aktore eta komediagilearen laguntzarekin.
Emisioaren ondoren ikusleek Eric Cantonarekin hitz egin ahal izango dute bideokonferentzia bidez.
Era berean, mahai-inguru txiki bat egingo da Athletic Cluba eta Bizkaia eta etorkinen eta futbolaren inguruan eta Iñaki Williams jokalaria izango da bertan.
Ondoren, eta bukatzeko, Thinking football jaialdiaren 2015eko edizioan ikusleen saria jaso duen filma irabazlearen berri emango da. Thinking Football zinea, futbola eta gizarteari buruzko jaialdia da eta Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatzen dute Bilboko Udalaren.
Gogorarazten dizuegu sarrera librea dela aretoa betetzen den arte. Informazio gehiago www.thinkingfootballfilmfestival.com