
Athletic Clubeko espedizioa Turinen dago
Athletic Clubeko espedizioa Turinen dago
Athletic Clubeko espedizioa Turinen dago bertan Torino FC taldearen aurka UEL-ko final hamaseireneko joanekoari dagokion…
Athletic Clubeko espedizioa Turinen dago bertan Torino FC taldearen aurka UEL-ko final hamaseireneko joanekoari dagokion partida otsailaren 19an, ostegunean, jokatzeko 19:00etatik aurrera Estadio Olinpikoan.
Zurigorriek 10:30ean txarter hegaldia hartu dute Bilbon eta 12:00etan Turineko aireportura heldu dira. Hortik, autobusez, hiriburuko Golden Palace Hotelera abiatu dira ostatua hartzeko. Bazkaria 13:30ean izan da. Turinen eguzkia nagusi eta 7 graduko hozberoa aurkitu dute.
Arratsaldean, 18:15ean, Ernesto Valverde entrenatzaileak eta Andoni Iraola jokalariak prentsaurreko ofiziala eskainiko dute Estadio Olinpikoan. Ostean, 19:00etan, bertan lan saio ofiziala burutuko da.
Laura Martinez, Ramon Alkorta eta Anjel Gorostidi Batzorde Kudeatzailearen kideak, Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria buru direla, bidaia ofizialean 250 pertsona heldu dira. Lehen taldeko espedizioaz gain, 188 zale eta 12 kazetari ere etorri dira bertan.