
Espanyol-Athletic Club partidarako sarrerak, inskripzioa
Espanyol-Athletic Club partidarako sarrerak, inskripzioa
Izen-ematea: 2015eko otsailaren 20tik (ostirala), 12:00etatik, otsailaren 23ra arte (astelehena), 12:00etara.Athletic Clubek 750 sarrera izango…
Izen-ematea: 2015eko otsailaren 20tik (ostirala), 12:00etatik, otsailaren 23ra arte (astelehena), 12:00etara.
Athletic Clubek 750 sarrera izango ditu Kopako finalaurrekoen itzulekoari dagokion partidarako RCD Espanyolen aurka, martxoaren 4an, asteazkenean, 22:00etan, Power8 Stadium-en (Cornella-El Prat) jokatuko dena.
Kopuru horretatik 600 Athletic Clubeko bazkideentzako izango dira. Gainerako sarrerak instituzio eta kirol-konpromisoetarako eta Athletic Clubeko babesleentzako izango dira.
Sarreraren prezioa, Espanyolek ezarritakoa, 50 €-koa da.
Eskaera kopurua 600 baino gehiagokoa izanez gero, notario aurrean zozketa egingo da.
Zozketa: 2015eko otsailaren 24ean.
IZEN-EMATEA NOLA EGIN:
Klubako web orrialdean (www.athletic-club.eus) sarrerak eskatzeko dagoen formularioa bete behar da, 2015eko otsailaren 20tik (ostirala), 12:00etatik, otsailaren 23ra arte (astelehena),12:00etara.
Izen-ematea osatzeko, ezinbestekoa da sarreren salmentarako Erabilera Baldintzak, Zozketaren Oinarriak eta Zehaztapenak eta Baldintzak irakurtzea eta onartzea. Arestian aipatu direnak bazkideentzako eskuragarri egongo dira Web Ofizialean (www.athletic-club.eus).