
SD Eibar-Athletic Club partidarako sarrerak, inskripzioa
SD Eibar-Athletic Club partidarako sarrerak, inskripzioa
Izen-ematea: 2015eko otsailaren 20tik (ostirala), 12:00etatik, otsailaren 23ra arte (astelehena), 12:00etara..Athletic Clubek 76 sarrera izango…
Izen-ematea: 2015eko otsailaren 20tik (ostirala), 12:00etatik, otsailaren 23ra arte (astelehena), 12:00etara..
Athletic Clubek 76 sarrera izango ditu Ligako SD Eibarren aurka partidarako, martxoaren 1ean, igandean, 17:00etan Ipurua futbol zelaian jokatuko dena.
Jasotako sarrera guztiak Athletic Clubeko bazkideontzako izango dira, beren prezioa prezioa 40 € -koa izango da eta Mecanotubo Gune Mistoan egongo dira kokatuta, Mendebaldeko Golaren ondoan.
Athletic Clubek sarrera gehiago eskatu dio SD Eibarri arestian aipatzen den partidarako, baina ezinezkoa dela izan da erantzuna.
Eskaera kopurua 76 baino gehiagokoa izango balitz, notario aurrean zozketa egingo litzateke
Zozketa: 2015eko otsailaren 24ean.
INSKRIPZIOA NOLA EGIN:
Klubako web orrialdean (www.athletic-club.eus) sarrerak eskatzeko dagoen formularioa bete behar da, 2015eko otsailaren 20tik (ostirala), 12:00etatik, otsailaren 23ra arte (astelehena),12:00etara.
Inskripzioa osatzeko, ezinbestekoa da Erabilera Baldintzak, Zozketaren Oinarriak eta Terminoak eta Baldintzak irakurtzea eta onartzea. Arestian aipatu direnak bazkideontzako eskuragarri egongo dira Web Ofizialean (www.athletic-club.eus).