Athletic Club

FutbolKalean 2015

FutbolKalean 2015

Datorren igandean, martxoak 1, FutbolKalean ekimenaren 2015eko edizioari hasiera emango zaio. Bizkaia osoko benjamin eta…

Datorren igandean, martxoak 1, FutbolKalean ekimenaren 2015eko edizioari hasiera emango zaio. Bizkaia osoko benjamin eta kimuen adineko neska-mutilentzat zuzenduta dagoen kaleko futbol txapelketa da, Athletic Club Fundazioak antolatuta.

Aurten, txapelketa hogei leku desberdinetan bilakatuko da, igandean, martxoaren 1ean Derion eta Leioan hasita, Athletic Clubek Lezaman dituen kirol instalazioetan ekainaren 14an egingo diren finalekin amaituz.

Txapelketa lau 4×4 jokalarien eran, atezainik gabe eta ate txikiekin, jokatuko da. Herriko plazetan, frontoietan eta oinezkoentzako guneetan jokatzea da asmoa. Kalean jokatzen den futbolaren zerizana, gozatzeko espiritua, parte-hartze arrunta, adiskideekin egoteko uneak, berezkotasuna eta entrenatzailerik, heldurik edota epailerik gabeko jokatzeko askatasuna berreskuratu nahi izatea dugu helburu. Hortaz, epaileak egon beharrean, jokalariek beraiek autogestionatuko dute, eta begiralearen iritzia eskatzeko aukera izango dute, jokaldi jakin batean akordio batetara ez bada heltzen.
Egoitza bakoitzean bi talde sailkatuko dira: markagailuan irabazten duena eta gainerako partehartzaileek eta Athletic Clubeko begiraleek aukeratzen duten beste bat, baloreetan nabarmendua izanez gero. Bi talde hauek bakar batean elkartuko dira herria ordezkatuz, hondartzako futbol 7 eran jokatuko diren finalaurrekoetan. Finalaurrekoen garaileek Lezaman jokatuko dute finala.

Athletic Club Fundazioak Bizkaiko haur guztiei txapelketa berezi honetan parte hartzera gonbidatzen die; izan ere, futbolaren benetako zerizana aldarrikatzea du helburu, hau da, aisiarako gune partekatuan adiskide eta gizaki modura hazi. Era berean, Fundazioak Bizkaiko Udalei txapelketa antolatzerakoan bere laguntza eta baliabideak eskaintzeko prest dagoela jakinarazi nahi die.