undefined

Lagunarteko partida Boisen

Lagunarteko partida Boisen

Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du uztailaren 29an, Boisen (Idaho-AEB) Mexikoko Club Tijuana Xoloitzuintles taldearen…

Athletic Clubek lagunarteko partida jokatuko du uztailaren 29an, Boisen (Idaho-AEB) Mexikoko Club Tijuana Xoloitzuintles taldearen aurka, Albertsons Stadiumen (Boise State University).

Hauxe ez da izango da gure klubak bere 117 urteko ibilbidean Amerikako Estatu Batuetan jokatuko duen lehen partida, 1967ko apirilaren 4an Chicagon jokatu baitzuen garai hartako Belgradoko Izar Gorriaren aurka (Yugoslabiako Errepublika Federal Sozialista) Zurigorriek 3-1 irabazi zuten eta golegileak Arraiz -2- eta Uriarte izan ziren.

Oraingoan gure klubaren presentzia bat dator bost urtetan behin ospatzen den euskal jaiarekin, Boiseko Jaialdiarekin. Aurtengoa uztailaren 28tik abuztuaren 2ra arte ospatuko da.

Arerioari dagokionez, Kalifornia Beheko Club Tijuana Klausurako txapelketa irabazi berri du MX Ligan. 2007ko urtarrilean fundatu zen eta 2011an igo zen goi mailako txapelketara. Halaber 2012an Irekiera txapelketa irabazi zuen, historian igo eta berehala txapelketa azkarren irabazi duen taldea izanik. Amerikako Estatu Batuetako jokalari gazte batzuk ditu, ezagunena Joe Corona da, jada 14 aldiz nazioartekoa A taldearekin.