Athletic Club

BertsoDerbia, sariak

BertsoDerbia, sariak

Apirilaren 28an, Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian, 12:00 etan ospatuko den BertsoDerbia dela eta egindako hurrengo…

Apirilaren 28an, Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian, 12:00 etan ospatuko den BertsoDerbia dela eta egindako hurrengo bertso hauek txapelketaren irabazleak dira.

Hauexek dira bi sarrera bikoitzen irabazleak San Mameseko partidarako:

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
eta bertsoderbian
kanturako txanda
euskara ta kirola
eskua emanda

‘Markel Onaindia’

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
San mamesek egingo
du berriz eztanda
disfrutatu dezagun
bertara joanda

‘Olatz Plazaola’

Honako hauek, dira Athletic Cluben baloi ofizialak irabazi dituztenak:

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
Bakoitzak bereari
Bultzada emanda
Zuri gorri ta urdin
Kolore eztanda

‘Amaia’

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
elkarren aurka baina
eskuak emanda
bertsolariena da
oraingoan txanda

‘asier ibarguren’

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
afizioak dantzan
euskerak eztanda
irriak ta algarak
batera joanda

‘Imanol’

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
euskaldun nortasunak
eingo du eztanda
golak eta euskera
trukatzeko txanda

‘Paul Bustindui’

Horrelako derbyrik
munduan ba al da?
zelaian lehian baina
zaleek parranda
Zer egingo degu ba
anaiak izanda
San Mamesek egingo
duela eztanda

‘Haritz’

Sariak jasotzeko, mesedez gurekin harremanetan ipini [email protected] e-postan.