
Athletic Clubeko lehen peña ofiziala New Yorken
Athletic Clubeko lehen peña ofiziala New Yorken
Hilabeteetako lanaren ondoren atseginez jakinarazten dugu Peña Athletic Club de Bilbao “Nueva York” osatu dela….
Hilabeteetako lanaren ondoren atseginez jakinarazten dugu Peña Athletic Club de Bilbao “Nueva York” osatu dela. “Nueva York” peña Estatu Batuetan sortzen den Athletic Cluben laugarren peña ofiziala da, Florida, Tennesse eta Idahon daudenekin bat eginez.
Athletic clubeko peña ofizialen ohiko helburuez gain, Cluba baldintzari gabe defendatu eta babestea eta bere balio historikoak eta tradizioa zabaldu eta sustatzea, “Nueva York” peñak bere helburuen artean du New Yorken bisitan dauden edo aldi baterako joan diren edo bertan bizi diren Athleticeko bazkide eta zaleen topaleku izatea.
Peña hau Lorenzo Parro, Diego Recondo eta Ander Caballero bultzatu dute, New Yorken bizi eta lan egiten duten hiru bilbotarrek. Aurrerantzean Lorenzo, Diego eta Ander peñaren lehendakari, lehendakariorde eta diruzainak izango dira, hurrenez hurren. Txemi Parrak eta Pablo Fanok osatzen duten zuzendaritza batzordea.
Lorenzo Parro, lehendakariak, honela esan zuen:
“Egi bihurtutako ametsa da hau. Hamar urte New Yorken partiduak bakarrik ikusten urte gehiegi dira. Orain nire ingurura begiratuko dut eta Athleticeko txamarrak ikusiko ditut New Yorken, izugarria da. Ander, Diego, Txemi eta laurok Errege Kopako finalean Athletic irabazten ikustera joango gara eta gure peña ordezkatuko dugu. Eta hori hitzez azaldu ezin den ohorea da”.
Diego Recondo, lehendakari ordea:
“Duela bi urte New Yorken nire bigarren etapa hasi nuenetik buruan neukan Athleticen peña ofizial bat osatzea. Distantziagatik ezin dut igandero San Mamesera joan baina ziur nago peña honek aukera emango digula New Yorken bizi garenoi edo bisitan datozenei elkartu eta asteburuetan taldeaz gozatzeko. Azkenean Bilboko nire kuadrilak eta nire familiak ikusiko dute peñaren kontu hau ez zela bilbainda bat”
Ander Caballero, idazkaria:
“Athletic Clubek peña bat izan behar zuen New York bezalako hiri batean. Ez bakarrik Manchester United, Barcelona, Real Madrid edo Bayern Munich bezalako taldeek euren peña dutelako eta “soccer”a eghunetik egunera ezagunagoa izan dadin, batez ere hiriaren eta Estatu Batuen arteko lotura historikoagatik eta Bilbo munduan ezagutzera emateko.”
Oraingoz ‘Nueva York’ peñak ‘Sala One Nine’ taberna/jatetxean egingo ditu bilerak eta bertan elkartuko dira Athleticen partiduak ikusteko. Taberna hori 35 W 19th St.en dago, Manhattango Flatiron eraikinetik gertu.
Era berean, peñak bere inaugurazio ekitaldia egingo du datorren maiatzaren 21ean, osteguna, ‘Sala One Nine’ taberna/jatetxean, arratsaldeko 6etatik aurrera. Hemendik dei egiten diegu New Yorken dauden athleticzale eta gainerako zale guztiei, eta ekitaldiaren berri eman nahi duten komunikabideei, bertaratu daitezela eta hain egun seinalatuan gurekin egon daitezen.
Informazio gehiagorako, jar zaitezte harremanetan helbide honekin [email protected].
Twitter: @AthleticClubNYC
Facebook: www.facebook.com/athleticclubnyc