Athletic Club

Omenaldia Iraolari eta agurra taldeari

Omenaldia Iraolari eta agurra taldeari

Athletic Clubek talde-omenaldi xume bat eskaini gura dio Andoni Iraola jokalariari eta, aldi berean, lehen…

Athletic Clubek talde-omenaldi xume bat eskaini gura dio Andoni Iraola jokalariari eta, aldi berean, lehen taldea agurtu maiatzaren 30ean Bartzelonan jokatuko den Kopako finala baino lehen.

Vila-real CF taldearen aurka jokatu eta gero, Andoni Iraolak aukera izango du San Mamesen bertan agur esateko 2003an debutatu zenetik berea den zalegoari eta, behin harmailetatik esker ona jaso ondoren, gainerako taldekideekin bat egingo du denok batera Kopako finala dela eta prestatu den bideoaren estreinaldia zuzenean ikusteko.

Gauzak horrela, Ligako azken partida ikustera hurbilduko diren guztiei lehia amaitu ondoren San Mamesen geratzea eskatzen diegu.