Athletic Club

Gabarra laguntzeko inskripzioa egiteko informazioa

Gabarra laguntzeko inskripzioa egiteko informazioa

Athletic Clubek eta Portu Aginpideak betebeharreko protokoloa ezarri dute euren itsasontzietan ekainaren 1ean Bilboko Itsasadarrean…

Athletic Clubek eta Portu Aginpideak betebeharreko protokoloa ezarri dute euren itsasontzietan ekainaren 1ean Bilboko Itsasadarrean gabarrarekin batera parte hartu nahi duten zaleentzat.

Horretarako ezinbestekoa izango da ondoan atxikirik dagoen inskripzio eskaera betetzea eta eskatzen den informazioa osatu itsasontzi bakoitzaren zerrendaren arabera. Epea maiatzaren 28an, ostegunean, amaitzen da. Eskariak prest dauden tokiak baino gehiago izanez gero, Athletic Clubek zozketa egingo du hurrengo egunotan eta saritutakoen berri emango du.

Inskripzioak e-postaz bidali beharko dira [email protected] helbidera.

Honako ontzi hauek guztiz debekaturik egongo dira: arraunak dituzten itsasontziak, ur-motorrak, belaontziak, piraguak, sei metro baino gutxiagoko pneumatikoak, segurtasun antolakuntzan daudenak kontuan hartu gabe.

Zehaztasun gehiago ezagutzeko. Hona hemen beharrezkoak diren agiri guztiak.