undefined

Kopako finalerako soberan egon diren sarrerak

Kopako finalerako soberan egon diren sarrerak

Maiatzaren 28an, ostegunean, 20:00etan, 2015eko Kopako finalerako sarrerak jasotzeko azken eguna izanik, 362 sarrera ez…

Maiatzaren 28an, ostegunean, 20:00etan, 2015eko Kopako finalerako sarrerak jasotzeko azken eguna izanik, 362 sarrera ez dira jaso zozketan saritutako bazkideen aldetik.

Beraz, Zozketaren Oinarrietako ‘VIII Artikulua – Soberan dauden sarrerak’ aplikatuko da eta hartu gabe geratu diren sarrerak zozketaren ordenaren arabera banatuko dira, saritutako azken bazkidearen zenbakitik aurrera.

Soberan dauden sarrerak erosteko prozedura horrela izango da:

1.- Sarreren artean bat erosteko aukera izango dute 39139 eta 39500 zozketaren zenbakiak dituzten bazkideek. Sarrerak maiatzaren 29an, ostiralean, 8.00etatik 11:00etara erosi ahal izango dira San Mameseko txarteldegietan.

2.- Arestian aipatzen den epea pasatu ostean sarrerak soberan egongo balira, zozketan inskribatutako edozein bazkidek, nahiz eta sariturik ez izan, San Mameseko txarteldegietatik pasa daiteke sarrera bat erosteko. Txanda honetarako ordutegia maiatzaren 29ko 12.00etatik 15.00etara litzateke.

Sarrerak erosteko baldintzak gogoratzen ditugu:

Lau sarrera jaso eta ordaindu ahal izango dira pertsona bakoitzeko.

Sarrerak jasotzeko, ezinbestekoa izango da honako dokumentazio hau aurkeztea San Mameseko Txarteldegietan:

• Bazkide esleipendunak edo talde esleipendunaren bazkideetako batek jasoz gero:

– Jatorrizko bazkidearen edo bazkideen txartela/k.
– Sarrera/k jaso eta ordainduko duenaren/dituenaren indarreko NAN, gidabaimen edo pasaporte originala.

• Bitarteko batek jasoz gero:

– Jatorrizko bazkidearen edo bazkideen txartela/k.
– Jasotzeko baimena egiaztatzen duen formularioa, bazkide sarituarena, edo taldeka inskribaturik egonez gero, bazkideetako batena.
– Sarrera/k jaso eta ordainketa egingo duenaren/dituenaren indarreko Nortasun Agiria (NAN), gida-baimena edo pasaporte originala, baita gainerako bazkideena ere (v).

(v) Bazkidea adingabea izanez gero:

– Jatorrizko bazkidearen txartela.
– Jasotzeko baimena egiaztatzen duen formularioa, bazkidearen aita edo amarena, edo taldeka inskribaturik egonez gero, bazkideetako batena.
– Familia-liburuaren fotokopia.
– Sarrera/k jasoko duenaren/dituenaren eta bazkidearen aita edo amaren NAN-en fotokopia.

• Bazkidea hilda egotekotan, jatorrizko bazkidearen txartela eta heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Sarrerak hartzeko unean ordaindu beharko dira, esku-diruz edota kreditu txartelaren bitartez.

Sarrerak jasotzen duenak ziurtagiria sinatu beharko du jasotako sarreren zenbakia eta erreferentziarekin eta, aldi berean, sarrera ez saltzeko edo saltzen ez saiatzeko konpromisoarekin, ezta doan emateko beste edozein objekturen salmenta edo ematearen truke. Hirugarren pertsona batek bazkideen sarrerak jasoz gero, jasotzen duena konpromisoa betetzeko arduradun solidarioa izango da sariduna den bazkidearekin batera.