
Bilbao Athletic-UCAM Murcia: Sarreren salmenta
Bilbao Athletic-UCAM Murcia: Sarreren salmenta
Bilbao Athletic-UCAM Murcia partidarako sarrerak San Mameseko txarteldegietan ipiniko dira salgai ekainaren 6an, larunbatean, 16:30etatik…
Bilbao Athletic-UCAM Murcia partidarako sarrerak San Mameseko txarteldegietan ipiniko dira salgai ekainaren 6an, larunbatean, 16:30etatik aurrera.
Athletic Clubeko bazkideak bere bazkide txartela erakutsiz sartu ahal izango dira, baina ez dira ohiko tokian jesarriko, baizik eta une bakoitzean irekiko diren harmailetara. Club Athleticeko bazkideek ere bere Athletic Club Fundazioko txartelarekin sartu ahal izango dira.Harmailak betetzen diren heinean harmaila berriak irekiko dira.
Publikoarentzat honako prezioak ezarri dira:
Helduak: 10 euro
14 eta18 urte tartekoentzat: 5 euro
14 urte beherakoentzat: dohain