
Paco Angulo, FTMEEren presidentea izendatu dute
Paco Angulo, FTMEEren presidentea izendatu dute
Paco Angulo sendagilea, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen partaidea, Futbol Taldeen Medikoen Espainiar Elkartearen presidente berria…
Paco Angulo sendagilea, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen partaidea, Futbol Taldeen Medikoen Espainiar Elkartearen presidente berria izendatu dute Valentzian egin berri den FTMEEren XIX Ikastaroan.
Angulo, FTMEEren bazkidea da ia ia fundatu zenetik eta aurreko legegintzaldian presidenteordea izan zen. Oraingo honetan Xavier Peirau sendagilea ordezkatzen du.
Ia hiru hamarkada darama Angulo Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoetan eta 19 denboraldi lehen taldean. Aldiz, Angulo ez da FTMEEren lehendabiziko presidente zurigorria izango, bigarrena baizik, FTMEEak izan dituen sei presidenteetatik lehendabizikoa Anjel Gorostidi izan baitzen, elkartea 1989an sortu zenetik 1996era arte. Gorostidi zerbitzu medikoen arduradura zen Angulo ibilbidea hasi zenean eta, ondoren, Gorostidi Athletic Clubeko batzakidea ere izan da.