Athletic Club

2015/16 denboraldirako kamiseta berria

2015/16 denboraldirako kamiseta berria

Heldu da jada 2015/16 denboraldirako Athleticen kamiseta berria. Nike Footballek Athletic Clubentzat elastiko berri eta…

Heldu da jada 2015/16 denboraldirako Athleticen kamiseta berria. Nike Footballek Athletic Clubentzat elastiko berri eta erakargarri bat diseinatu du, gure nortasun berezia eta gure historia islatzen dituena. Diseinu berri bat ohikoak diren marra zurigorrietan aldaketa erakargarriarekin. Goi errendimendurako jantzi berritzaileak gure klubaren historiaren parera daudenak. Uztailaren 2an Athletic Cluben denda ofizialetan, www.athletic-club.eus web orrialdean eta 902 540 900 telefono zenbakian salgai egongo da.

Elastikoaren diseinuari buruz, lepotik tolesdura-arte dituen marra zurigorriak aipatu behar dira, aurten bost izango dira eta zabaleran eta ikusgarritasunean irabazten dute.

Omoplatoetan eta besoetan kolore gorria bereizten da gorputzeko atal horiek nabarmenduz, zelai barnean irudi boteretsu eta errespetagarria emanez.

Kamisetak lepo beltz bat erakusten du, poloen bezalakoa, ezkutuak dauden botoiekin. Lepoaren ertzaren inguruan marra fin gorri bat ikus dezakegu, behealdean guztiz gorria delarik. Lepoaren atzealdean ikurrina txiki bat dagoelarik.
Klubaren ezaugarri harro bat ordezkatzeaz gain, kamiseta berri honek Niken azken berrikuntzak dakartza bai errendimendurako, ehun-teknologia, hezetasunaren erregulazioa, eta ingurumen iraunkortasuna.

NIKE DRI-FIT TEKNOLOGIA

Nike Dri-FIT teknologia, izerdia gorputzeko izerdia hartu eta kamiseta eta praketatik kanpora bidaltzen du, berehala lurruntzen delarik. Honela jokalariek 100% emateko aukera dute, freskoago, lehor eta erosoago daude eta.

Laser bidez ebakiak dauden aireztapen zuloak eta puntu estrategikoetan dauden sare panelak errendimendua hobetzeko jarriak daude, haizea jokalarien gorputzetatik iragateko baitaude, beraien tenperatura normaltzeko.

Besoak eta kamisetaren aurrealdea ehun gogor baina aldi berean eroso batekin eginak daude, eta bestalde sorbaldako sare panelak airea hobeto zirkulatzeko daude, mugimenduak erraztuz.

BERRIKUNTZA IRAUNKORRAK

Birziklaturiko poliester erabiltzeari ezker, errendimendu ezin hobe bat eta ingurumenean inpaktu gutxi duena, Nikek bere janzkeretan berrikuntza iraunkor bat lortzen du.

Janzkeraren jantzi bakoitzak -kamiseta, galtza eta galtzerdiak- birziklaturiko poliesterrarekin eginda dago, plastikozko botila birziklatuetatik ateratzen da, hauetatik ehuna sortzeko erabiltzen den hari fina datorrelarik.