
Emakumezkoena |
Emakumezkoen lehen taldearen aurkezpena
Emakumezkoen lehen taldearen aurkezpena
Emakumezkoen lehen taldea Lezaman aurkeztu da uztailaren 31an, ostiralean. Joseba Agirrek zuzentzen duen taldean 27…
Emakumezkoen lehen taldea Lezaman aurkeztu da uztailaren 31an, ostiralean. Joseba Agirrek zuzentzen duen taldean 27 jokalarik ekin diote denboraldi-aurreari, hauetatik sei bigarren taldetik. Taldeak lehen egonaldia egingo du El Burgo de Osman (Soria).
Talde teknikoari dagokionez honako hauek ere osatzen dute: Bingen Arostegi (bigarren entrenatzailea) Manex Sagarna (atezainen entrenatzailea) Edurne Burgoa (prestatzaile fisikoa) Gontzal Diaz-Beitia eta Itziar Lejona (sendagileak) Nerea Diaz eta Itziar Muriel (fisioterapeutak) Rafael Maza (delegatua).