Jokalarien egoera
Ander Iturraspe: Ordezkatua izan zen Inter Bakuren aurkako partidaren atsedenaldian, gainkarga zela eta. Uztailaren 31an…
Ander Iturraspe: Ordezkatua izan zen Inter Bakuren aurkako partidaren atsedenaldian, gainkarga zela eta. Uztailaren 31an froga osagarriak egin eta gero, lesio muskularra arin/moderatua antzeman zaio eskuin hankako koadrizepseko aurreko zuzenean.
Iker Muniain eta Jonas Ramalho: Bilakaera normala eta arazorik mantentzen dute aurreko lotailu gurutzatuaren haustura zela eta egin zitzaizkien ebakuntzen ostean.
Iñaki Williams: Hobera doa eta lasterka iraunkorra egiteari ekin dio.
Mikel Rico: Hurrengo egunetan bat egingo du gainerako taldekideen lan arruntarekin.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK