
Bilbao Athletic-Girona FC, San Mamesera sartzeko
Bilbao Athletic-Girona FC, San Mamesera sartzeko
Bilbao Athletic – Girona FC partidarako San Mamesen sartzeko Klubeko Bazkideek euren Bazkide Txartelak erabili…
Bilbao Athletic – Girona FC partidarako San Mamesen sartzeko Klubeko Bazkideek euren Bazkide Txartelak erabili beharko dituzte, lehenengo taldearen partidetan bezala.
Athletic Club Fundazioaren gogaideen kasuan, eta duten leialtasuna saritu asmoz, sarrera dohain izango da beraientzat. Hori bai, sarrera bat jaso beharko dute partidaren egunean San Mameseko txarteldegietan gogaide txartela eta NANa aurkeztuz.
Sartzeko era hau Bilbao Athletic – RCD Mallorca partidan ere erabiliko da, hirugarren iardunaldiari dagokiona. Ordutik aurrera, eta zenbat lagun gauzatu diren jakingo dugunez, Klubak metodoa aldatzeko aukera aztertuko du.
