Abonuak UEFA Europa Leaguerako
Athletic Clubek behin UEFA Europa Leagueko Multzoen Faserako sailkapena lortu ondoren, Zuzendaritza Batzak bazkide eta…
Athletic Clubek behin UEFA Europa Leagueko Multzoen Faserako sailkapena lortu ondoren, Zuzendaritza Batzak bazkide eta harrobientzako abonua prestatu du San Mamesen jokatuko diren hiru partidetarako.
Txartela aktibatzeko epea irailaren 4ko (ostirala) 10:30etatik, irailaren 10eko (osteguna) 18:30ak arte, etengabe indarrean egongo da web orrian eta, halaber, txarteldegietan, bazkide txartela erakutsiz, honako data eta ordutegian: Irailaren 6an, 10:00etatik 14:00etara eta irailaren 7tik 10era, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.
Abonu hauek, partidako prezioarekin alderatuz, merkeagoa izateaz gainera, bazkide txartela bakoitzari dagokion jesarlekuan egoteko bermea eskainiko dio. Partida bakoitzerako txartela aktibatzeko aukera dago, era berean.
Horretarako ezarritako epetik aurrera, Klubak ezin izango du bazkidearen berezko jesarlekurik bermatu.
Abonu hauek ezin izango dira BBKko orotarako kutxazainen bitartez erosi.