Babes akordioa Kirolbet-ekin
Jokin Garatea batzakideak, Athletic Cluben izenean eta Eñaut Ruizek, zuzendari gerenteak, eta Beñardo Elorzek, Kirolbet-en…
Jokin Garatea batzakideak, Athletic Cluben izenean eta Eñaut Ruizek, zuzendari gerenteak, eta Beñardo Elorzek, Kirolbet-en marketina zuzendariak, gure erakundea eta joko eta kirol apustuen euskal enpresa hurrengo hiru denboraldietan lotuko duen akordioa aurkeztu dute Lezaman irailaren 3an, ostegunean.
Akordio honen eskutik Athletic Club gorantz doan sektorean sartzen da, ‘eskaintza asko izan ondoren eta merkatuan dauden aukerak ondo aztertu ostean” esan du Jokin Garatea batzakideak. Haren hitzetan, ‘Kirolbet gaur egun Athletic Clubek dituen babeslerik garrantzitsuenetariko bat bihurtu da’.
Aldi berean, Kirolbet-entzat, ‘Athletic adiskiderik egokiena da ‘ azpimarratu du Eñaut Ruizek: ‘Tatxarik gabeko duen irudiarengatik kalitatea eskaintzen du promozioan eta gure markarekiko koherentea da. Athleticen eragina Bizkaira baino haratago doa, gure mugetatik kanpo ere jarraitzaile sutsuak baititu’.
Akordio honen baitan garrantzitsuak izango dira euskarri digitaletako, sare sozialetako eta web atarietako ekintzak: “Lotura natural honen bitartez erakunde bien asmoa zaleari balio erantsia eskaintzea da eta, nola ez, Athletic Cluben garaipenen partaide egitea’, gehitu du Beñardo Elorzek.
Horretarako kirolbet.es web orrian Athletic Cluben zaleek toki berezi bat izango dute non aurreko partidetako estatistikak, sailkapenak, klubeko informazioa etab ikus dezaketen, partida bakoitzeko apustuetan aplikagarria dena.