Garaipen landua Valenciaren aurka
Athletic Clubek 3 Valentziak 2 Athletic Club: Ainhoa, Moraza (min. 88, Jone Ibáñez), Paredes, Nekane,…
Athletic Clubek 3 Valentziak 2
Athletic Club: Ainhoa, Moraza (min. 88, Jone Ibáñez), Paredes, Nekane, J. Flaviano, Iraia, Eunate, G. Murua, Ibarra (min. 80, Y. Corres), Erika V (min. 91, Maite Oroz) eta V. Gimbert.
Valencia: E. Sullastres, N. Sánchez, Ivana, Beristain (min. 46, Joyce), Monforte, Willy (min. 78, Cintia), Mari Paz, Carol, Leila (min. 83, Peiró), Nicart eta Gio (min. 80, Claudia).
Arbitroa: Mesón Castillero; laguntzaileak Domingo Rodríguez eta Corona Adrián. Txartel horia erakutsi zien J. Flaviano, Iraia, Nicart eta Joyceri.
Golak: 0-1, min. 15, Mari Paz; 1-1, min. 20, Ibarra; 2-1, min. 43, Irene; 3-1, min. 70, Irene; 3-2, min. 74, Gio.
Bestelakoak: 800 ikusle inguru Lezaman.
Lehenengo jardunaldian Levanteri irabazi ondoren, Liga txapelketa Lezamara itzuli da. Talde zurigorrian, Morazaren estraineko partida ofiziala izan da gaurkoa, Levanten ezin zuen jolastu zigortuta baitzegoen.
Valentziak ustekabean harrapatu du Athletic Club markagailuan aurreratuz, baina Joseba Agirreren taldeak sekulako lana egin du abantaila bere alde jartzeko. Ibarrak berdinketaren gola egin zuen eta sasoi onean dagoela erakutsi zuen. Azken minutuetan, Paredesek bigarrren gola lortu zuen
Bigarren zatian, zuri-gorriek partidaren erritmoa kontrolatu zuten eta Paredesek, Athletic Club-aren zentralak, abantaila handitu zuen. Hala ere Gio-ren golak berriro sartu zuen Cristian Tororen taldea partidan. Abantaila txikia bazen ere zurigorriek azken minutuetan ez zuten arriskutan jarri garaipena.
Bigarren garaipena eta hamabost egun barru, FC Bacelona egongo da, Lezaman, datorren astean ez baita partidarik egongo.
—————
Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Valentziaren aurka: Ainhoa, Moraza, Irene, Nekane, J.Flaviano
Iraia, Eunate, G.Murua, Ibarra R., Erika V., V.Gimbert.
Aulkian, Aitziber, Y.Corres, Andrea, Jone Ibáñez, Marta Perea, Maite eta P.Mañoso.
Valentzia: E. Sullastres, N.Sánchez, Ivana, Beristain, Monforte, Willy, Mari Paz, Carol, Leila, Nicart eta Gio. Aulkian, Rueda, Salo, Cintia, Sara, Joyce, Peiró eta Claudia.
Epailea Meson Castillero izango da.
Partida hasi da.
(15′) 0-1. Mari Pazek.
(20′) 1-1. GOOOOOOOOOOLA. Ibarrak.
(43′) 2-1. GOOOOOOOOOOLA. Paredesek.
ATSEDENALDIA
Bigarren zatia hasi da.
(67′) Txartel horia J.Flavianori.
(70′) 3-1. GOOOOOOOOOOLA. Paredesek.
(75′) 3-2. Giok, buruz.
(79′) Txartel horia Joyceri.
(80′) Aldaketa: Y.Corres Ibarraren ordez.
(86′) Txartel horia Nicarti.
(88′) Aldaketa: Jone Ibañez Morazaren ordez.
(92′) Aldaketa: Maite Erikaren ordez.
(93′) Txartel horia Iraiari.
AMAIERA

