
Laurogeita hamar minutu itxaropenerako
Laurogeita hamar minutu itxaropenerako
Errefuxiatuen europar krisialdia dela eta sortu diren ekimenen artean, Eusko Jaurlaritzak zuzentzen duen Instituzioen arteko…
Errefuxiatuen europar krisialdia dela eta sortu diren ekimenen artean, Eusko Jaurlaritzak zuzentzen duen Instituzioen arteko Euskadiko Mahaiarengandik sor daitezkeen guztiekin bat egiteaz gainera, Athletic Club ECAk (European Club Association) eta Futboleko Liga Profesionalak bultzatzen dituzten ekimenekin ere bat dator.
Konkretuki Athletic Clubek parte hartuko du ’90 Minutes for Hope’ (90 minutu itxaropenerako) ECAk bere afiliatuen artean prestatu duen borondatezko kanpainan. Honetan europar lehiaketetan parte hartzen duten klubek euro bateko dohaintza egin behar dute europar lehiaketako lehen etxeko partidan saltzen duten sarrera bakoitzeko.
Bilduko den dirua Europan errefuxiatuen alde diharduen edo diharduten esperientziadun erakundeentzat izango da.
Athletic Clubek euro bana emango du Athletic Club-FC Augsburg, irailaren 17an jokatuko den partidarako salduko den sarrera bakoitzeko.