Bilbao Athletic ikusteko irizpideak
Athletic Clubek, Liga Adelanteko lehen jardunaldi bietan bazkideen eta zaleen erantzuna aztertu ostean, Bilbao Athleticek…
Athletic Clubek, Liga Adelanteko lehen jardunaldi bietan bazkideen eta zaleen erantzuna aztertu ostean, Bilbao Athleticek San Mamesen jokatuko dituen partidetara sartzeko jarraian azaltzen diren irizpideak indarrean egongo direla jakinarazi gura du.
-Bazkideak San Mameseko honako harmaila hauetara sartuko dira, beti ere sarrerako tornuetan bazkide txartela aurkeztu ostean eta harmaila bakoitzaren edukiera bete arte: Beheko Ipar Harmaila, Beheko Hego Harmaila, Beheko Ekialde Harmaila, Beheko Harmaila Nagusia eta Goiko Ekialde Harmaila. Sarrerak ez dira zenbakidunak izango.
-Bisitari izango ditugun zaleek San Mamesen eurentzat prest dagoen ohiko tokia beteko dute.
-Sarrera guztien prezio bakarra 30 euro izango da, baita zale bisitarientzat ere eta 10 euro 15 urte beherakoentzat.
-Gogora ekarri nahi dugu San Mamesera sartzeko aukera bazkide txartelarekin izateaz gain (44.385), Fundazioaren Club Athletic txartelak ahalbidetzen duela Bilbao Athletic San Mamesen jokatuko dituen partida guztietara sartzea, txarteldegian sarrera trukatze ostean. Umeentzako prezioa 30 euroa da urteko eta helduentzat 45 euro urteko.