Emakumezkoen jokalarien sinadurak
Athletic Clubek ekimen berria ipiniko du abian emakumezkoen lehen taldeko partiden ostean, taldea eta zaleen…
Athletic Clubek ekimen berria ipiniko du abian emakumezkoen lehen taldeko partiden ostean, taldea eta zaleen arteko loturak sendotzeko eta, batez ere, umeei zuzenduta.
Jokalari batzuek, partida amaitu ostean, autografoak edota argazkien txarteletan sinatuko dute hara hurbiltzen diren eta nahi duten pertsona guztientzat.
Lehendabiziko esperientzia irailaren 27an, igandean, Athletic Club-FC Bartzelona partidaren ostean eta hauek dira aurreikusita dauden jokalariak: Ainhoa Tirapu, Irene Paredes, Eztizen Merino eta Nekane Diez.