Athletic Club

Antton Zubikarai, gure ereserkiaren idazlea, zendu da

Antton Zubikarai, gure ereserkiaren idazlea, zendu da

Antton Zubikarai, Athletic Clubeko ereserkiaren idazlea urriaren 1ean zendu da. Athletic Clubek bere doluminik sentikorrena…

Antton Zubikarai, Athletic Clubeko ereserkiaren idazlea urriaren 1ean zendu da. Athletic Clubek bere doluminik sentikorrena adierazi nahi die senide eta lagunei une latz hauetan. Goian bego.

Athletic Clubeko ereserki ofiziala 1983ko martxoaz geroztik. Aliron-en lehen konpasak ditu, baita Aupa Gaztiak kalejirarenak ere, klubaren historiarekin zerikusia duten doinuak.

Jose de Olaizolak eta Feliciano Beobidek konposatutako musika da, Carmelo Bernaolaren moldaketekin. Antton Zubikarairen hitzak dira. 1982-83 denboraldian, Pedro Aurtenetxek zuzentzen zuen Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak klubeko ereserki ofiziala izateko garaia zela erabaki zuen, historian lehendabizikoa izango zela, eta horren ardura Carmelo Bernaolari eman zion.

Hark askatasun osoa zeukan nahi zuena egiteko, hau da, zerotik hasteko, eta Feliciano Beobideren “Altza Gaztiak” kalejira moldatu zuen. Berrikuntzarik nagusiena Antton Zubikarairen letra izan zen, euskaraz, xume eta erraztasuna bilatzen zuen identifikatzeko erraz ziren ahotsen bitartez.

OLBE-ren abesbatzek interpretatua (1983).

Athletic, Athletic, eup!
Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria.
Erritik sortu zinalako
maite zaitu erriak.

Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskalerriaren
erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia!
Altza gaztiak!

Athletic, Athletic
gogoaren indarra.
Aritz zarraren enborrak
loratu dau orbel barria.

Aupa mutillak!
Aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan.
Aupa mutillak!
Gora beti Euskalerria!
Athletic gorri-zuria
geuria.

Bilbo ta Bizkaiko gaztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!

Antton Zubikarai (Ondarroa 1945-2015) Madrilen bizi zen 1977ra arte Bilbora itzuli baino lehen. Deia egunkarian egin zuen lan, aldizkari eta argitalpen espezializatuetan laguntzen zuen bitartean. Hitzaldiak, mintegiak, udako ikastaroak eta beste hainbeste ekimenetan parte hartu zuen ere. “Bilbao. Música y músicos” (Laga Argitaletxea) liburua idatzi zuen eta taldeka idatzitako hainbestetan aritu zen. CEM Juan de Antxietan irakaslea izan zen eta geroago, Jesus Arambarri Udal Kontserbatorioan eta Musikenen, Euskal Herriko Goi Kontserbatorioan. Gainera Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren akademikoa izan zen.