San Mameserako sarbideen kontrola
Athletic Clubek zera hau gogoratu nahi du: oinarrizko segurtasun protokoloaren baitan eta estadioko barne arautegiari…
Athletic Clubek zera hau gogoratu nahi du: oinarrizko segurtasun protokoloaren baitan eta estadioko barne arautegiari jarraituz, San Mamesera etortzen diren ikusle guztiengan eragina duten neurriak ezartzen direla.
Segurtasun protokoloaren barruan miaketak daude Ipar eta Hego Beheko harmailetan eta, Ertzaintzaren koordinatzailearen eskutik, ausazko miaketak egiten dira estadioko gainerako ateetan.
Halaber, FLP-ko ohar batek gogorarazten du zelaira ezin dela sartu, besteak beste, objektu hauekin: motor-kaskoekin, haga-zabalgarriekin, selfie-makilekin edota puntadun euritakoekin.
Arestian aipaturiko objektuen jabeei partida ostean jasotzeko etiketa eskaintzen die Athletic Clubek. Jasotzeko tokiak Ipar Harmailako 7 zenbakidun atea edota Hego Harmailako 23 zenbakidun atea dira.