undefined

A Coruña eta Belgradorako sarrerak

A Coruña eta Belgradorako sarrerak

A Coruñako Deportivo-Athletic Club (urriak 18, igandea) eta FK Partizan-Athletic Club (urriak 22, osteguna) norgehiagokak…

A Coruñako Deportivo-Athletic Club (urriak 18, igandea) eta FK Partizan-Athletic Club (urriak 22, osteguna) norgehiagokak ikusteko sarrerak erosi nahi duten bazkideen artean zozketa egingo du Athletic Clubek. Inskripzio epea partida bietarako honako hau izango da:

Urriaren 9ko 12:00etatik urriaren 13ko 12:00ak arte.

Zozketa urriaren 14an egingo litzateke eta saridunek sarrerak urriaren 15ean, ostegunean, jaso ahal izango dute.

A Coruñako Deportivo: Jasotako sarrerak 600, hauetako guztiak bazkideentzat izango dira. Salneurria: 30€.

FK Partizan: Jasotako sarrerak 1.000, hauetako 125 klubeko konpromisoentzako izango dira eta 875 bazkideentzat. Salneurria: 10€.