Dena prest Partizanen aurka jokatzeko
Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-FK Partizan UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko laugarren jardunaldiari…
Dena prest dago San Mamesen Athletic Club-FK Partizan UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko laugarren jardunaldiari dagokion partidarako (21.05, Michael Koukoulakis -GRE- San Mames, Bein Sports).
Azaroaren 5ean, ostegunean, UEFA arautegian ohikoa den legez, 10:30etatik aitzina bilera antolatzailea burutu da San Mamesen, Joël Wolff UEFAko delegatu luxemburgarraren agindupean.
Bileraren ondorioz talde bietako janzkeraren koloreak zehaztu dira. Gure aldetik lehen janzkera eramango dugu, eta atezainak elastiko, praka eta galtzerdi orlegiz jantziko dira. FK Partizan taldearen aldetik kamiseta beltza, praka zuriak eta galtzerdi zuriak izango dira. Atezainei dagokienez, urdin argiz jantziko dira.
Zelaian 100 zale serbiar egongo dira. Zeru argia Bilbon, 21 gradu, partidaren ordurako 18 espero diren arren.
Klubeko ordezkaritzak bazkari instituzionala izango du Ibaiganen FK Partizaneko ordezkariekin eta UEFAko delegatuarekin azaroaren 5ean bertan.