Munduko estadiorik onena
San Mamesek World Architecture Festival-en sari nagusia eskuratu du “Sport-Complete Building” mailan 2015eko azaroaren 4tik…
San Mamesek World Architecture Festival-en sari nagusia eskuratu du “Sport-Complete Building” mailan 2015eko azaroaren 4tik 6ra Marina Bay Sandsen (Singapur) ospatu dena.
Munduko arkitekturaren urteko hitzordurik garrantzitsuenak garaikur hori eman zion estadioa soilik hilabete batzuk erabat bukatuta zegoela, lanak udaberrian amaitu ziren eta.
Modernitatea eta teknologia uztartzea, puntako segurtasun neurriak ahaztu barik, erabakigarriak izan ziren epai-mahaia konbentzitzeko orduan. Arkitekturaren kalitatearekin batera, hiri-paisaian duen garrantzia eta Bilboko hiribilduaren bilakaerarako ekarpena ere baloratuak izan ziren.
San Mames irabazle irten zen mundu mailako beste bederatzi azpiegiturekin lehian, esaterako Fisht Olympic Stadium (Sochi), London Aquatics Centre (Ingalaterra) edota Margaret Court Arena (Melbourne).