Ez da zozketarik egingo Augsburgerako
FC Augsburg taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den…
FC Augsburg taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio epea behin amaitu eta gero, inskribatu den bazkide kopurua eskaintzen ziren sarrerena baino txikiago izan denez, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsonak guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Bidaia-plana bete beharko dute sarrerak erostean.
Sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dira azaroaren 18an, asteazkenean, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara eta azaroaren 19an, ostegunean, 10:30etatik 13:30etara.
Azaroaren 18an bertan, ostegunean, arratsaldez, txarteldegiak zabalduko dira inskribatu ez ziren bazkideentzat zein publikoarentzat, 17:30etatik 20:00etara.