undefined

Athletic Clubeko espedizioa Augsburgen dago

Athletic Clubeko espedizioa Augsburgen dago

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Augsburgen dago, azaroaren 26an, ostegunean, 19:00etan FC Augsburg taldearen aurka…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Augsburgen dago, azaroaren 26an, ostegunean, 19:00etan FC Augsburg taldearen aurka UEFA Europa Leagueko Multzoen Faseko bosgarren jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zurigorriek 09:45ean charter hegaldia hartu dute Bilbon eta 11:50ean Municheko aireportura heldu dira. Hortik autobusez Augsburgeko Steigenberger hotelera abiatu dira. Bazkaria 13:45ean izango da. Arratsaldean prentsaurrekoa (18:15) eta lan saio ofiziala (19:00) egingo dira WWK Stadionean.

Silvia Muriel, Laura Martinez, Elaia Gangoiti, Izaskun Kortajarena, Jon Muñoz eta Jokin Garatea batzakidea, eta Joxe Anjel Iribar, Presidentetzaren albokoa, espedizio buru izan dira. Hegaldian 154 pertsonek bidaia egin dute, bertan zaleak eta hamahiru kazetari direla.

Augsburgen zerua lainoturik dago, 2 graduko hozberoarekin.